134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTZIN

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2007ko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen U.E. 2.24 unitatea kudeatzeko hirigintzako hitzarmena, Isabel Yábar Yaniz andrearekin. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Antzinen, 2007ko urriaren 15ean.-Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0715896