134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZUÑIGA

2006ko kontuak. Onespena

Zuñigako Udalak, 2007ko urriaren 9an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

2007ko irailaren 6an egin bilkuran, Kontuen Batzorde Bereziak behin-behinekoz onetsi zuen 2006ko kontu orokorra eta erabaki zuen hura jendaurrean edukitzea, 15 egunean, Zuñigako Herriko Etxeko iragarki oholean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko maiatzaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluarekin bat.

Ikusirik jendaurrean egon bitartean interesdunek ez dutela erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu, bidezko da 2006ko kontu orokorraren gaineko espedientea Zuñigako Udalaren Osoko Bilkuraren esku uztea, Kontuen Batzorde Bereziaren txostenarekin batera, behin betikoz onets dezan eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igor dezan.

Horrenbertzez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatuarekin bat, erabaki da:

1.-Onestea Zuñigako Udalaren 2006ko kontu orokorra.

2.-2006ko kontu orokorra Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea eta erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zuñigan, 2007ko urriaren 9an.-Alkate udalburua, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0715641