134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CAPARROSO

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan 6/2007 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2007ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia:

Gastuak:

1 411 62101.-"Kontsultategi medikoan aire girotua paratzea": 16.936,00 euro.

Dirusarrerak:

1 870.-"Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako": 16.936,00 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0715615