134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MIRANDA ARGA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2007ko urriaren 4ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2007 aldaketa Udalaren 2007ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Miranda Argan, 2007ko urriaren 8an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0715581