134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3101/2007 EBAZPENA, irailaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostuak banatzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 24an emandako 3101/2007 Ebazpenaren bidez, María Carmen Torreblanca Gámez eta Juan José Castedo Sal Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista lanetan aritzeko, eta honako lanpostu hutsak esleitu dizkie:

María Carmen Torreblanca Gámezi lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostuaren zenbakia: 68348).

Juan José Castedo Sali lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostuaren zenbakia: 68349).

Deialdia 2005eko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Iruñean, 2007ko irailaren 24n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0715887