134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANTSOAIN

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2007ko 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza:

Gastuen ondoko kontusaila handitu da, bera finantzatzeko dirusarreretan dagokion kontusailaren bidez:

Gastuen kontusaila: 2.4520.62200-Gazte Berriak-en lokaletako inbertsioa (fatxadak zaharberritzea). Zenbatekoa: 16.200 euro.

Dirusarreren kontusaila: 1.87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 16.200 euro.

Antsoainen, 2007ko urriaren 16an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0715916