134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

Aurrekontuko 4/2007 aldaketaren espedientea, 2007ko aurrekontuan kreditu gehikuntza eginez. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2007ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntza egiteko 4/2007 espedientea, Udalaren 2007ko aurrekontuan, guztira 13.000 euro egiten baitu.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2007ko irailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

Kontusaila: 1 1210 62601. Informatikako ekipoak: 13.000 euro

FINANTZAKETA:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 13.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.-Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

B.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

C.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Altsasun, 2007ko urriaren 15ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0715905