134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AGUILAR KODESKOA

Aurrekontuetako aldaketa. Hasierako onespena

Aguilar Kodeskoko Udalak, 2007ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2007ko aurrekontuko 4. aldaketa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aguilar Kodeskoan, 2007ko urriaren 11n.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L0715732