134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

MURILLO EL FRUTO

Deialdia, aktak egiteko

2007ko martxoaren 29an hasiera eman zitzaion desjabetzeko espedienteari eta jendaurrean egon zen, hamabortz egunean, proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Murillo el Fruton (Nafarroa) karrikak zolatu eta sareak berritzea. 4. fasea".

Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, baita alegazioen erantzuna ere, behin betikoz onetsi zituen Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko abuztuaren 9an, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratu zen.

Nafarroako Gobernuak, 2007ko urriaren 8ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz.

Ebatzi da:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2007ko azaroaren 13an Murillo el Frutoko Udaletxera ager daitezen, 10:00etan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, behar baldin bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Alfredo Torreblanca Lafraya, Maria Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Murillo el Frutoko herriko etxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean".

Murillo el Fruton, 2007ko urriaren 10ean.-Alkate udalburua, Javier Garriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0716276