134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

VILLAFRANCA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Industrias Alimentarias de Navarra, S.A.U. Jarduera: hondakin-uren araztegia. Tokia: Peñalfons poligonoa.

Villafrancan, 2007ko urriaren 4an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0715577