134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1772/2007 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Barne zuzendari nagusiak emana, aipatu Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendariak aldi baterako ordezkatzeko izendapenak egiten dituena.

Irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretuaren bidez Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Aipatu foru dekretuaren IV. kapituluak eskumenen esparru materiala eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura arautzen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiei dagokiela zuzendaritza nagusiko zerbitzuetako zuzendarien, atalburuen, bulegoburuen eta Zuzendaritza Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak adostasun txostena eman eta gero.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen direla Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko duten atalburuak, hurrenkera honetantxe:

1.-Segurtasunaren Plangintza eta Ebaluaziorako Ataleko burua.

2.-Udaltzaingoak Koordinatzeko Ataleko burua.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen direla Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko duten atalburuak, hurrenkera honetantxe:

1.-Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Ataleko burua.

2.-Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko burua.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen direla Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko duten atalburuak, hurrenkera honetantxe:

1.-Kudeaketa eta Sostengu Juridikoaren Ataleko burua.

2.-Zehapen Prozeduraren Ataleko burua.

3.-Giza Baliabideen Ataleko burua.

4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen direla Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ordeztuko duten atalburuak, hurrenkera honetantxe:

1.-Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Ataleko burua.

2.-Ibilgailu Parkearen Ataleko burua.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 10ean.-Barne zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F0715821