134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

CARCAR

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2007ko urriaren 9a. Eskatzailea: Tecnoenpol H.M., S.L. Jarduera: beira-zuntzaz sendotutako poliesterrezko xaflak egitea. Tokia: "El Mallatón" industrialdea, A karrika, 3; 8.1 lurzatia.

Carcarren, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, Germán Agreda Suescun.

Iragarkiaren kodea: L0715613