134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LEOTZ

Udalaren plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Plantilla organikoa hasiera batean onetsi zen 2007ko martxoaren 30ean egin bilkura arruntean eta 2007ko maiatzaren 28an argitaratu zen, 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Alegazioak aurkezteko arauzko epea iraganik inork alegaziorik batere aurkeztu gabe, bidezko da behin betikoz onestea Leozko Udalaren plantilla organiko delakoa, lanpostuen arauzko zerrendarekin eta haien egoera juridikoarekin batean, baita dagokien langileen zerrendarekin batean ere.

Iratxetan (Leotz), 2007ko urriaren 4an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostukoa: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: A. Sarbidea: M.L. Egoera: betea. Osagarriak: %60, lanpostukoa.

Lanpostukoa: legelari - aholkulari juridikoa. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: A. Sarbidea: OL. Egoera: hutsik. Osagarriak: %35, bateraezintasunekoa.

Lanpostukoa: familia laguntzailea. Lanpostu kopurua: 3. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Sarbidea: OL. Egoera: hutsik. Osagarriak: %12, mailakoa.

Langileen zerrenda

Idazkaria: José Román Gómez Velasco. Lan-kontratudun finkoa.

Aholkulari juridiko eta Alkatetzarena: Koba Valencia Caldevilla. Izendapen askea. Behin-behinekoa.

Familia laguntzailea. Olga Recalde Murillo. Lan-kontratuduna. Behin-behinekoa.

Familia laguntzailea. M.ª Victoria Tellechea Leoz. Lan-kontratuduna. Behin-behinekoa.

Familia laguntzailea. Ana M.ª Illera Ortega. Lan-kontratuduna. Behin-behinekoa.

Iragarkiaren kodea: L0715704