134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

GALIPENTZU

Deialdia, Galipentzuko Udalarendako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda

2007ko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 4an, Galipentzuko Udalarendako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta haren 4.3 arauan ezarritakoari jarraikiz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen zerrenda onestea eta ariketak hasteko tokia, data eta ordua zehaztea.

Horrenbertzez, ebatzi dut:

1. Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Onartuak:

JESUS ROMAN GUEZALA NICIEZA

ANA ISABEL PRIETO ALBERDI

ANDRES BERROBI ENCINAR

Baztertuak: Inor ez.

2. Lehen ariketa 2007ko abenduaren 5ean eginen da, 10:00etan, Galipentzuko Herriko Etxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Galipentzun, 2007ko urriaren 6an.-Alkatea, María Carmen Iriguibel Sola.

Iragarkiaren kodea: L0715651