134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, famili langile izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapenaren proposamena

2007ko ekainaren 29ko 80 zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdiko oposizioaren ariketak egin ondoren, epaimahaiak M. Pilar Fagoaga Yanci eta Francisca Ramona Ordoqui Ubiria proposatu ditu Mankomunitate honetako familia langile izendatzeko, D mailan.

Etxalarren, 2007ko urriaren 9an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0715633