134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Eskumenen delegazioa

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak honako erabaki hau hartu zuen 2007ko urriaren 3an egindako bilkuran:

1. Batzarrarenak diren ondorengo eskudantziak Gobernu Batzorde Iraunkorraren esku uztea:

a) Ondasunak bereganatzea, bi ekitaldi edo gehiagoko aurrekontuak baliatu behar direnean edo eskumena mankomunitateburuari dagokionean izan ezik.

b) Ondasunak bereganatzea, eskumena mankomunitateburuari dagokionean edo ondasunaren balioa aurrekontuko ohiko baliabideen %20 baino handiagoa denean izan ezik.

c) Ondasunak halako erabilpen edo zerbitzu publiko bati eratxikitzea, baita kudeaketa elkarteei ere, garraio zerbitzuari atxikitako ondasun higigarriak izan ezik.

d) Ondasunak eta zerbitzuak ematea, mankomunitateburuaren eskumena denean izan ezik, edota 5 urtez baino epe luzeagorako eman eta balioa aurrekontuko ohiko baliabideen %20 baino handiagoa denean.

e) Obra eta zerbitzuen proiektuak kontratatzea eta ematea, mankomunitateburuaren eskumena denean izan ezik.

f) Beste administrazio publikorekin lankidetza edota koordinazio hitzarmenik onestea, baldin eta hitzarmenek eskudantzia delegazio edo besterenganatzerik ekartzen ez badute.

g) Finantza edota mailegutza eragiketak eta kitapen edo itxarote emakidak onestea, baldin eta haien zenbatekoak aurrekontuko ohiko baliabideen %10 gainditzen ez badu.

h) Eskuordetzan emandako eskumenak erabiltzeari dagozkion gastuak xedatzea.

i) Plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onestea, hala nola lansari osagarrien zenbatekoa eta aldi baterako langilegoaren lagun kopurua eta ezaugarriak finkatzea.

j) Mankomunitatearen zerbitzuko langileen bateragarritasuna baimentzea edo ukatzea, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunari buruzko 53/84 Legean ezarritakoaren arabera.

k) Batzar Nagusiak bere eskumenak baliatuz gauzatutako egintzen aurka jar daitezkeen berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

l) Batzar Nagusiak bere eskumenak baliatuz gauzatutako egintzen aurka jar daitezkeen berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

m) Ura hornitzeko eta/edo saneatzeko zerbitzuak emateko baimena ematea Iruñerriko Mankomunitatean ez sartutako toki entitateetako lurralde eremuetan Uraren Ziklo Integralaren kudeaketarako.

Gobernu Batzorde Iraunkorrak eskumen guztiak baliatuko ditu, haiei dagozkien ahalmen guztiekin, agindutako egintzen aurka jar daitezkeen errekurtsoak ebaztea barne delarik, baita Nafarroako Administrazio Auzitegiaren edo Justizia Auzitegien aurrean egintza horien defentsa egitea ere.

2. Mankomunitateburuaren esku uztea ondorengo eskudantzia hauek:

a) Egintza judizial eta administratiboak gauzatzea, Mankomunitatearen defentsan aritzea eta alegazioak aurkeztea Mankomunitatearen interesekoak diren gaien inguruko prozedura administratiboei dagozkien jendaurreko epeen barnean.

b) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean errekurrituriko Mankomunitatearen egintzen defentsan txostenak igortzea.

c) Hiri garraioaren zerbitzuaren hainbat alderdi aldatzeko ahalmena, ordutegia dela, maiztasunak, geltokiak ..., baldin eta aldakuntza horiek zerbitzuaren egituraketa orokorra ukitzen ez badute. Batzorde Iraunkorrari erabakitako aldakuntzen berri eman beharko zaio egiten duen lehendabiziko bileran.

d) Garraio zerbitzuari dagozkion ondasun higigarriak eratxikitzea.

Mankomunitateburuak eskumen guztiak baliatuko ditu, haiei dagozkien ahalmen guztiekin, agindutako egintzen aurka jar daitezkeen errekurtsoak ebaztea barne delarik, hala nola Nafarroako Administrazaio Auzitegiaren edo Justizia Auzitegien aurrean egintza horien defentsa egitea.

Iruñean, 2007ko urriaren 4an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0715755