134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren izendapena

2007ko urriaren 2an, Iruñerriko Mankomunitateburuak 469/2007 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 19. artikuluak dioena, haren araberakoan Mankomunitateko buruordea mankomunitateburuak izendatuko eta kargutik kenduko baitu, Batzorde Iraunkorreko kideen artetik.

Kontuan hartuz ezen 468/2007 Ebazpenaren bitartez Batzorde Iraunkorreko kideak izendatuak izan direla, eta haien artean dela José Ricardo Pérez Torrano jauna.

Ebatzi dut:

1.-José Ricardo Pérez Torrano jauna, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea delarik, Entitateko buruorde izendatzea. Hari egotziko zaizkio Estatutuen 19. artikuluan bildurik dauden eskumenak.

2.-Izendapena gaurtik aitzina gauzatuko da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman behar bada ere, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 46.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 51. artikuluari dagokionean.

Iruñean, 2007ko urriaren 4an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0715722