134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Oboeko irakaslea izendatzeko proposamena

Musika Eskolako irakasle izateko lanpostu bat, oboe espezialitatekoa, betetzeko deialdia 2007ko otsailaren 20an onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak, eta 2007ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 4an. Haren epaimahaiak, María Arratíbel Aramburo izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntu gehien eskuratu dituen izangaia.

Horren ondorioz, deialdiarekin bat, izangaiak egutegiko 30 eguneko epea izanen du jakinarazpen honetatik aitzina, deialdiaren 7.2 oinarriak aipatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0715618