134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LESAKA

Alkatetzaren eskuordetza

2007ko urriaren 2an, Lesakako alkate jaunak honako hau ebatzi du:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Erabaki dut:

1. 2007ko irailaren 8tik 11a bitartean udalerritik kanpo izanen naizela aurreikusten dudatez, aipatutako Erregelamenduarekin bat, nire eskurantza guztiak Deñe Abuin Arrasate lehendabiziko alkateordeari eskuordetzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Igantzin, 2007ko urriaren 4a.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0715408