134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URROTZ

2008ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalak, 2007ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki du 2008rako karga-tasa hauek ezartzea:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarririko gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki honek 2008ko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Urrozen, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0715742