134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Udal Planaren antolamendu xehakatuko zehaztapenen aldaketa UE-17.2 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2007ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Udal Planaren antolamendu xehakatuko zehaztapenen aldaketa behin betikoz onestea, UE-17.2 exekuzio unitateko lurzoruaren antolamenduaren aldaketa eta kudeaketari buruzkoa. Honela, 702 eta 684. katastro lurzatiak, osorik UC-1 zabalgune estentsibo finkatuaren arau eta kudeaketa alorrean sartuko dira, 2007ko martxoaren 2an udal arkitektoak egindako eta espedientean gehitutako dokumentazio teknikoan ezarritako baldintzetan.

2. Aldaketaren testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamendua eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Zangozan, 2007ko irailaren 18an.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0715445