134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

165/2007 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Osasun kontseilariak emana, María Teresa Fortún Pérez de Ciriza, Ikerketa Biomedikorako Zentroko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Ikerketa Biomedikorako Zentroaren jarduna arautzen duen maiatzaren 19ko 137/1997 Foru Aginduko 4. artikuluak xedatzen duenez, Osasun kontseilariak askatasunez izendatu eta kenduko du kargutik Ikerketa Biomedikorako Zentroko zuzendaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. María Teresa Fortún Pérez de Ciriza, Ikerketa Biomedikorako Zentroko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko urriaren 11n.-Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0715762