134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

PIEDRAMILLERA

2008ko karga-tasak

Udalak, 2007ko urriaren 4an egin bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, ondoko erabakiak hartu ditu:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,20 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.-1 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.

4.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %3 izanen da.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Piedramilleran, 2007ko azaroaren 9an.-Alkatea, Miren Edurne Gastón Gastón.

Iragarkiaren kodea: L0715616