134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LODOSA

Ordenantza fiskalak eta zergak

Udalak, 2007ko urriaren 4ko osoko bilkuran, ondoko erabakiak hartu ditu:

Ondoko dokumentu hau onetsi da hasiera batez: "Egungo ordenantza fiskaletan egin beharreko aldaketak, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten; ordenantzetako azken aldaketa 2006ko urriaren 5eko osoko bilkuran onetsi baitzen (2006ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zen testu aldatua, abenduaren 18an)", hori guztia Alkatetzak 2007ko urriaren 1ean sinatu eta espedientean bildutako agiriaren arabera. Aldaketa horien bitartez onetsi da Testu Bategin berria, bi mila eta zortziko urtarrilaren batean indarra har dezan.

Onespena jendaurrean paratzea hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da eta erabakia irmo bilakatuko da.

Ondoko zerga hauetako indizeak, ehunekoak eta karga-tasak onestea, hauek ere 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko baitute indarra:

-Lurraren gaineko kontribuzioa, tasak: hirilurren gainekoa, %0,1854, eta landalurren gainekoa, %0,7787.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indize hauek aplikatuko dira lurraren gaineko kontribuzioaren poligono fiskalen arabera ezarritako gutxieneko kuoten gainean: I01. poligonoa: JEZan aplikatu beharreko indizea, 1,26. Gainerako poligonoak: JEZan aplikatu beharreko indizea, 1,27.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, tasa: %4.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako ehunekotan gutxienekoa, eta tasa %12.

Erabaki hau irmoa da administrazio bidean.

Errekurtsoak: erabaki irmoen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, 2007ko urriaren 5ean.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0715446