134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Aldaketa Eraikuntzaren ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Egues-Elkano eta Ibiriku aldeko AR-1 banaketa eremuko 1. eta 2. sektoreetarako Plan Partzialeko Eraikuntzaren ordenantzako 3. kapituluaren ("Eraikuntzako baldintzak") 3.16 artikuluan, ataripeak kontuan hartu ez izateko eraikigarritasunari dagokionez.

Aldaketaren hasierako onespenaren eta haren jendaurreratze erregelamenduzkoaren iragarkia 2007ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 29an. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan horretaz ezarritakoari jarraikiz, Eguesibarko Udalak, 2007ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen delako aldaketa eta, beraz, Eraikuntzaren ordenantzaren 3.16 artikuluaren idazketa ondotik ematen den bezala gelditu da. eremuko 1. eta 2. sektoreetarako Plan Partzialeko Eraikuntzaren ordenantzako 3. kapituluaren ("Eraikuntzako baldintzak") 3.16 artikuluan

"3.16. art. Ataripeen okupazioa.

Ataripean edozein itxitura edo aldaketa egiteko, 3.10 artikuluan aurreikusten denari jarraituko zaio.

3 alde edo gehiagotatik itxiz gero, azalera %100 kontatuko da eta, beraz, beharrezkoa lizateke lurzatiak aprobetxamendu eraiki gabea izatea".

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Eguesen, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0715608