134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Akats zuzenketa, Sarrigurengo udal kirol hiriaren jarduera eta zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betikoz onesteko iragarkian

Akatsa atzeman baita aipatu iragarkiaren testuan, 2007ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean urriaren 17an argitaratu baitzen, hona hemen zuzenketa:

11232. orrialdean, 1. zutabean, eranskinaren 2. paragrafoan:

Honako hau dio: "Eguesibarko Udalak espresuki erabakitzen ez badu, erroldatu edota erroldatu gabeentzako ondorengo zerbitzuak bertan behera geldituko dira":

Eta honela behar du: "Eguesibarko Udalak espresuki erabakitzen ez duen bitartean, erroldatu edota erroldatu gabeentzako ondorengo zerbitzuak bertan behera gelditzen dira".

Eguesen (Eguesibar), 2007ko urriaren 17an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0715920