134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Aldaketa Doneztebeko Udal Planeko Prozeduraren ordenantzan. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udal Planeko Prozeduraren ordenantzaren hasierako onespena 2007ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 27an. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu da. Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Donezteben, 2007ko urriaren 8an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

4. ARTIKULUAREN ALDAKETA, DONEZTEBEKO UDAL PLANEKO PROZEDURAREN ORDENANTZAN

-4. artikulurako proposatzen den idazketa.

Gaur egun indarra duen Udal Planaren testu bateginean, tramitazioaren arau orokorren 4. artikulua aurkitzen da. Hartan lau puntu daude aldatzen ez direnak. Aldaketa, funtsean, borzgarren puntua eranstea da, obra lizentzien eta hirigintzako bitartekoen tramitazioa manera orokorrean argitzeko.

Hona hemen borzgarren puntua:

4. artikulua. Tramitazioaren arau orokorrak.

5. Obra lizentziak eta hirigintzako bitartekoak legeria orokorrari eta hirigintzaren gainean indarra duen legeriari jarraikiz tramitatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L0715587