134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERBINTZANA

Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Hasiera bateko onespena

Berbintzanako Udalak, 2007ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa: determinazio egituratzaileak, Tomás Díez De Estebanek sustatua, Antonio Alegría Ezquerra eta José Joaquín Equiza Itoiz arkitektoek prestaturiko proiektuaren arabera.

Proposatzen den aldaketa egituratzaileak hiri lurzorua handitzen du, Berbintzanako 3. poligonoko 759 b lurzatiarekiko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79.2 artikuluan 70. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2007ko irailaren 17an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0715649