134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2007ko irailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, Arizkungo 56. poligonoko katastroko 430 eta 431. lurzatiei dagokiena. Plaza arkitektoak prestatu du, EHAEOk 2006ko ekainaren 29an ikus-onetsi eta berariaz abiarazitako espedientean dago, Diana Iniestak eta Juan C. Arenasek sustatu dutelarik.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ukituendako jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2007ko irailaren 27an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0715575