134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145/2007 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Jesús María Arbea Polite Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Jesús María Arbea Polite Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari eta Giza Baliabideen Kontrol Administratiboaren Bulegoari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 4an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0715776