134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2007ko irailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko aldaketa xehakatua, Elizondoko 16. poligonoko 247. lurzatiaren esparruan, eraikitzeko gaitasun bera mantenduta etxebizitzen kopurua aldatzeko. Aldaketa Laborra arkitektoak prestatu du, EHAEOk ikus-onetsi zuen 2007ko martxoaren 20an eta horretarako irekitako espedientean dago. Sustatzailea El Prado de Paularena, S.A. da.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2007ko urriaren 2an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0715573