134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Planeko kalifikazioaren aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2007ko irailaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Behin betikoz onestea lurren kalifikazioaren aldaketa, Azpilkuetako 2. poligonoko 22. lurzatiko B azpilurzatian (belaia), izan ere orain arte lurzoru urbanizaezina zen, oihangintzako erabilerarekin, eta aldaketaren ondorioz lurzoru urbanizaezina izanen da, nekazaritzako produktibitate ertainekoa, horiek definituta baitaude Baztango Udal Planean. Hori guztia horretarako espresuki irekitako espedientean agertzen da eta eskatzailea, berriz, José Cortea Arrechea jauna da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ukituendako jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2007ko urriaren 1ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0715572