134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAS

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Arasko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2007ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ezkondu gabeko bikote egonkorren Arasko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez 30 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arasen, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L0715736