134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAS

Katastroko baloreen onespena

Arasko Udalak, 2006ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, onetsi zuen Arasko Udalaren hirilurreko ondasunen balorazio txostena berrikusteko espedientea, Batzorde Mistoko udal ordezkariak ados zeudela. Erabakia jendaurrean egon da iragarki oholean, inork alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe legezko epearen barrenean.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua Ekonomia eta Ogasun Departamentura igorrita, 2006ko abenduaren 22an Arasko Udalaren hirilurreko ondasunen balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoak hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu balorazio txostena, Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko Erregelamenduaren 77.1 artikuluari jarraikiz, eta behin betiko onespena argitara eman zen iragarki oholean eta 2006ko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 29an.

Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64, 80.1 eta 86.3 artikuluak eta Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko Erregelamenduaren 73.1 artikulua, azaroaren 10eko 260/1988 Foru Dekretuak emandako idazketan.

Arasko Udalak, osatzen duten bost kideak bat etorrita, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.-Katastroko balio berriak onestea (zerga eta likidazio oinarriak) Arasko Udalaren hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren berrikuspenetik sortuak, Batzorde Mistoak 2006ko abenduaren 22an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzuen behin betiko berrikuspen hori.

Bigarrena.-Ukitutako subjektu pasiboei banan-banan jakinaraztea balio horiek, 2008ko ekonomia ekitaldian indarra hartuko baitute.

Hirugarrena.-Erabaki hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean, legezko ondorioak sor ditzan.

Arasen, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L0715734