134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Cortes aldeko (tradiziozko ureztaketa) Lurzati Berrantolamenduaren Oinarriak onesten dituena.

Cortes aldeko (tradiziozko ureztaketa) lurzati berrantolamenduan, otsailaren 19ko 14/2007 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatuan, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, urriaren 5eko 1544/2007 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Cortesko Udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak aztertu ditzakete. Honako hauek dira: jabeen zerrenda, kargen titularrak eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren perimetroan sartutako lurzati periferikoak, baztertutako lurzatiak, ustiapeneko azalera oinarrizkoak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurraren balio naturalak, jabetzaren banakako buletinak eta aldeak dituen udal lurretako planoak.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesdun direnek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1, 31002, Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002, Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2007ko urriaren 10ean.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0715730