134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bitartez onetsi zuen deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 12 lanpostu hutsak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik aterako direnak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko (2007ko otsailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 22 zk.koa).

Oscar Iglesias Yugueros eta Alejandro Urdánoz Larequi jaunek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 9an eman 2585/2007 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Paratutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko urriaren 11n.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0715788