134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

674/2007 EBAZPENA, urriaren 2koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Kultura zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 302/2007 Ebazpeneko akats bat zuzendu eta aurreikuspenen artean Melida eta Santakara sartzen dituena.

Kultur Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak hauxe adierazi du:

Kultura zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 302/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Erriberako herriak Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuen aplikazio eremutik kanpo utzi ziren.

Ondare Arkitektonikoaren Atalean egindako kontsulta baten ondoren egiaztatu da ebazpen horretan Melida eta Santakara, Nafarroako Erriberako herriak, ez zirela aipatu akats baten ondorioz. Bidezkoa da akats material hori zuzentzea eta, beraz, horretarako ebazpena eman dadila proposatu da. Hala, aipatu den ebazpenaren aurreikuspenetan Melida eta Santakara sartuko dira, eta Melida eta Santakarako udal planeamenduetan katalogatutako eraikinak Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo utziko dira.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kultura zuzendari nagusiak maiatzaren 17an emandako 302/2007 Ebazpeneko akats materiala zuzentzea eta, hala, Melida eta Santakarako udalerriak Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo uztea, ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Melidako eta Santakarako Udalei, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Etxebizitza Zerbitzuari eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dutela arlo bereko salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko urriaren 2an.-Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0715681