134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

131/2007 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Víctor Lerga Abete, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena askatasunez indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Víctor Lerga Abete, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari, Giza Baliabideen Kontrol Administratiboaren Bulegoari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko urriaren 3an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0715883