134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

265/2007 EBAZPENA, irailaren 28koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana. Haren bidez bi ebazpen hauek aldatzen dira: 719/2007 Ebazpena, uztailaren 4koa, ondotik aipatzen diren gizarte ekimeneko ikastetxeekin Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako hezkuntza itunak sinatzea ebazten duena, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsoko curriculum aniztasunari eta "Igeltserotza lanak" izeneko erdi mailako heziketa zikloari dagozkion modulu ekonomikoak behin-behinekoz onesten dituena, 2007. urterako, eta 718/2007 Ebazpena, uztailaren 4koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloetan eta Batxilergoan hezkuntza itunak aldatzea eta luzatzea ebazten duena.

Ikastetxe itunduetako matrikulak ikusita, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, 2007/2008 ikasturtea hasita dagoela, uztailaren 4ko 719/2007 Ebazpena eta uztailaren 4ko 718/2007 Ebazpena aldatzeko proposatuz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimentzea oraingo ratioari 14 ordu kentzea, Iruñeko "Hijas de Jesús" ikastetxeko Batxilergoko talde bateko ikaskide guztientzako ikasgaietan, 2007/2008 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioak izan ditzan.

2. Uztailaren 4ko 719/2007 Ebazpena aldatzea, eta horren ondorioak 2007/2008 ikasturtearen hasieratik aurrera ezartzea. Hona hemen:

Iruñeko Eraikuntzako Lan Fundazioa Zentroarekin ezarritako "Igeltserotza lanak" erdi mailako heziketa zikloko ituna indarrik gabe uztea, berau emateko ikaslerik ez dagoelako.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesdunei, honako zuzendari nagusiei: Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateenari, Antolamendu, Kalitate eta Berriztapenerakoari, Ikuskapen eta Zerbitzuetakoari; baita Eskolatze Batzordeko buruari, eta honako Zerbitzuei ere: Lanbide Heziketa, Giza Baliabideak, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikoa, Eskola Antolamendu eta Berriztapena, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigrazioa, Eskolako Hizkuntza Plangintzari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikastetxeen Erregistrorako Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko irailaren 28an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0715862