134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

366/2007 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, unibertsitate tituludunentzako bi prestakuntza bekatarako deialdia onetsi duen abuztuaren 23ko 287/2007 Foru Aginduko akatsak zuzentzen dituena. Bekak Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuan aritzeko dira.

Abuztuaren 23ko 287/2007 Foru Aginduaren testuan akats batzuk daudela oharturik, beharrezkoa den zuzenketa egin behar da. Agindu hori 2007ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 21ean, argitaratu zen.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41. artikuluaren eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 41. artikuluko 5. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Unibertsitate tituludunentzako bi prestakuntza bekatarako deialdia onetsi duen abuztuaren 23ko 287/2007 Foru Aginduko eranskinaren 9. puntua aldatzea. Bekak Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuan aritzeko dira. Agindu hori 2007ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 21ean, argitaratu zen. Honela idatzita agertuko da:

Honako hau dioen tokian "edozein arrazoi dela eta emandako bekei uko eginez gero, ukoa idatziz jakinarazi beharko zaio Turismo Zuzendaritza Nagusiari (Turismoaren Sektorea Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzua), beste hau behar du: "edozein arrazoi dela eta emandako bekei uko eginez gero, ukoa idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Zuzendaritza Nagusiari (Kultura Ekintza Zerbitzua)".

3. Eranskinaren 10. puntuan aldaketa hau egitea: Honako hau dioen tokian "bekadunak Turismo Zuzendaritza Nagusian arituko dira lanean, Turismoaren Sektorea Sustatu eta Antolatzeko Zerbitzuak zuzendu eta gainbegiratuta", beste hau behar du: "Bekadunak Kultura Zuzendaritza Nagusian arituko dira lanean, Kultura Ekintza Zerbitzuak zuzendu eta gainbegiratuta".

4. Akats zuzenketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko urriaren 10ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0715694