134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

327/2007 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Carmen Mier Gómez, Europako Ekintzaren Zerbitzuko Eskualdez gaindiko Organismoen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak xedatzen du ataletan, bulegoetan eta atalez beherako unitate guztietan buru bat izanen dela, Foru Komunitateko funtzio publikoaren arloko legerian ezarritakoaren arabera izendatu eta kargutik kenduko dena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Carmen Mier Gómez, Europako Ekintzaren Zerbitzuko Eskualdez gaindiko Organismoen Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 27an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0715882