134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Salatua: Alberto Ausejo Beorlegui.

Helbidea: Urdazubiko Monasterioaren zeharkalea, 4-5.a C. 31011 Iruña.

Espedientea: 2006153.

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udal honek jarritako ebazpen proposamena jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio-Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ebazpen proposamen hau ematen da argitara BOLETIN OFICIALean eta salatua bizi den herriko udal edo kontzejuaren iragarki oholean.

Frogatutzat ematen diren ekintzak: 2006/12/13 eguneko 10:59ean, NA-2190-AB ibilgailuari Elizondoko Santiago kaleko 19. zenbakian salaketa paratu zioten honako arrazoi honegatik: debekatutako tokian aparkatzea, 13/92 Errege Dekretuaren 91.1 artikuluaren arabera. Arau-haustea: "Debekatutako tokian aparkatzea".

Doakionari kargu plegua igorria, honek alegazioak aurkeztu ditu legezko epean eta moduan, baina alegazio horiek ez dituzte inolaz ere egindakoak eta salatutakoak baliogabetzen, izan ere "Salaketa egin zen unean zamalanetako egokitutako tokian ibilgailurik ez zegoela".

Beraz,

Zehapen proposamena: Trafikoa eta Bide Seguritatea arautzen duen 339/90 Legearen 7. artikuluari lotuz, eta 68.2 artikuluarekin bat eginez, alkateari, honetan eskumena duen organoa baita, 30,05 euroko zehapena proposatu zaio.

Hamabi eguneko epean, espedientearen arabera egokiak jotzen dituzun dokumentuak eta beharrezkoak diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzu.

Baztanen, 2007ko urriaren 9an.-Espedientearen instruktorea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0715707