134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

137/2007 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Idoia Goikoetxea Gómez Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Ebaluazio eta Azterlan Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedaturikoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 90/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Idoia Goikoetxea Gómez, Altsasuko Udaleko Aukera Berdintasunerako teknikaria, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Ebaluazio eta Azterlan Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2007ko urriaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasun Politiken Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta hango Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta hango Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 15ean.-Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria, Sara Ibarrola Intxusta.

Iragarkiaren kodea: F0715868