134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3236/2007 EBAZPENA, urriaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologian lizentziatua (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Urriaren 8an Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako 3236/2007 Ebazpenaren bidez ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologian lizentziatu izateko (Aurrea hartzeko Diziplina: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta María José Lasa Gorraizi esleitu zaio 7733 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia eta Iruñean aritzeko.

Deialdia 2006ko maiatzaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 65. zenbakian.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0715890