134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLAFRANCA

Aldaketa xehakatua Villafrancako Arau Subsidiarioetan. Hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 2007ko irailaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa Villafrancako Arau Subsidiarioetan. Aldaketaren gaia da Villafrancako Arau Subsidiarioetako hiri lurzoru finkatuan dauden lurzatien itxituraren tipologia, diren eraikinak eraitsi eta gelditzen den orubearen gainean berehala eraikitzen ez denean, aldaketa egin behar baita eta atal berri bat sartu VII. kapituluan ("Hiri lurzoruko finketako itxituretarako baldintza berariazkoak"), Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 39. artikuluaren barnean. Sustatzailea Villafrancako Udala da.

Atal berriak honela dio:

"Hiri lurzoruko finketako itxituretarako baldintza berariazkoak", hiru hilabete baino epe luzeagoan dagoen eraikinaren ordez bertze bat berehala zutitu behar ez bada, "lurzatien itxitura eginen da eta horretarako hauek erabiliko: fabrikako obra, bistako adreiluan edo adreilu zeramiko zarpeatu eta inguruarekin bat etortzen diren koloreetan pintatuan, edo bertzenaz hormigoi aurrefabrikatuko blokea, kolore harekaran, okreen gamako koloreekin margotua eta gutienez ere bi metroko garaiera duena".

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legetik aplikagarriak diren 74, 79.3 eta gainerako artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Villafrancan, 2007ko irailaren 25ean.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0715341