134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Desjabetzapen espedientea, Iruñeko eta Arangurengo udal mugapeak aldatzeko espedienteko 3. tartean, "Lezkairuko hegoaldeko bidea" deitzen den hartan, sartutako lurrak eskuratzeko

Iruñeko Udalak, 2007ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-OCT-07 (8/CU)

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren hirigintza gerentziako zerbitzu juridikoen 2007ko irailaren 20ko txostenarekin bat, hau erabaki da:

1. Iruñeko eta Arangurengo udal mugapeak aldatzeko espedienteko 3. tartean, "Lezkairuko hegoaldeko bidea" deitzen den hartan, sartutako lurrak (egun Iruñeko udal mugapean daudenak) eskuratzeko desjabetzapen espedientea abiaraztea, okupatu beharraren deklarazioa eginez; behar hori jada inplizitoki agertu zen "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuko UE-1 unitatea urbanizatzeko proiektua eta haren kanpo eraginen eranskina onetsi zirenean.

2. Onestea proiektu honek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatz eta banan-banakoa, erabaki honen I. eranskinaren arabera, non agertzen baitira ukitutako azaleretan egindako zuzenketak eta 8035 bidea sartzen baita.

3. Onesten da 943.640,50 euroko kreditu atxikipena egitea 3043222601010P "U.I.-XVI-Arrosadia-Lezkairu" kontusailean, "ARS-3/UI XVI Lezkairu eremuko UE-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren kanpo eraginak (Lezkairuko hegoaldeko bidea)" izeneko proiektuak ukitutako lurrak desjabetzeko.

4. Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatuak ondorioak izan ditzan; orobat baimena eskatzea 8035 bide lurzatia okupatzeko.

5. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, espedienteak ukitzen dituela uste duten pertsonek agertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.

7. Orobat, erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatien titularrei. Eranskinean heldu da zerrenda hori.

Iruñean, 2007ko urriaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, "ARS-3/UI XVI Lezkairu eremuko UE-1 unitatea urbanizatzeko proiektuaren kanpo eraginak (Lezkairuko hegoaldeko bidea)" izeneko desjabetzapen espedientean

EGUNGO KATASTRO DATUAK AZALERA AZALERA EGUNGO

1/181 JOSE CAMPO LLANA, 7.628,29 m² 872,90 m² URBANIZAEZINA

AMBROSIO MONREAL GOÑI,

GESPRAD

1/201 JULIA OLITE ARRARAS 6.882,56 m² 3.019,79 m² URBANIZAEZINA / HIRILURRA

1/386 PROMOC. BAYOHER S.L. 7.621,23 m² 707,62 m² URBANIZAEZINA

1/582 MODESTO ELGORRIAGA ELGORRIAGA 1.542,03 m² 20,16 m² HIRILURRA

8035 BIDEA NAFARROAKO GOBERNUA 533,01 m² BIDEA

Iragarkiaren kodea: L0715650