134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLLARAN

2007ko kontribuzioa

Ollarango bizilagun orok jakin dezan, aditzera ematen dut ezen 2007ko urriaren 4an Alkatetzaren ebazpen hau eman zela:

Alkatetzaren 457 ebazpena.

Francisco Javier Ecay Ilzarbe, Olloibarko Udaleko alkatea.

Kontuan harturik ezen, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 67. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, tributuak kudeatzeko prozeduretarako beharrezkoa dela bidezko jarduketak egitea kasuan kasuko tributuak likidatu eta bilduko badira.

Ikusirik aipatu Foru Legearen 133 eta 134. artikuluak, haien ondorioz Lurraren gaineko Kontribuzioaren zergapeko egintza ondasun higiezinen jabetza baita edo, bertzenaz, gisa honetako eskubide egiazko baten titulartasuna: usufruktua, azalera edo belar eskubidea, edo haien gaineko kontzesio administratiboa edo, zein zerbitzu publikoetara dauden lotetsirik, haien gainekoa.

Kontuan harturik ezen, behin eta berriz aipatu arauaren 138. artikuluarekin bat, zerga honen oinarria kasuan kasuko ondasun higiezinen katastroko balioa dela.

Ikusirik Udalaren osoko bilkurak ez dituela aldatu 2007ko ekitaldirako aplikatu behar diren karga-tasak iazko ekitaldian aplikatu zirenen aldean.

Kontuan harturik ezen, 139.1 artikuluarekin bat, tributu-kuota dela zerga-oinarriari aipatu karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, delako zergaren erregistroan dauden ordainagirietan jasota dagoen bezalaxe.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 59. eta 143. artikuluek eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.s) artikuluak legez ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz eta Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 55.3 artikuluan ezarritakoaren babesean,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Lurraren gaineko zergaren 2007ko zergaldiko likidazioa onestea eta, hartara, subjektu pasiboek ordaindu behar duten tributu-kuota zehaztea. Haiek nor diren zergadunen kasuan kasuko erregistroan agertzen da. Orobat onetsi da ordainagirien errolda, espedientean baitago.

Bigarrena.-Subjektu pasiboek borondatezko aldian ordain ditzaten likidatutako tributu-zorrak, datak ezartzea: 2007ko azaroaren 15etik abenduaren 15a arte, biak barne. Zerga helbideratu ez duten herritarren ordainagiriak interesdunen eskura egonen dira, borondatez ordaintzeko aldian, Nafarroako Kutxak Ororbian duen sukurtsalean. Helbideratutako ordainagiriak kasuan kasuko kontuetatik kobratuko dira, borondatez ordaintzeko aldiko azken egunean.

Hirugarrena.-Subjektu pasiboei ohartaraztea ezen, kuota ez bada ordaintzen borondatezko aldian, hasiera emanen zaiela tributu-zorra derrigorrezko dirubilketaren aldian ordainarazteko tramitei, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan eta dirubilketa erregelamendua onesten duen 177/2001 Foru Dekretuaren 82. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren babesean.

Laugarrena.-Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluei jarraikiz, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. eta 88. artikuluei eta Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 114.3 artikuluari dagokienez, ebazpen hau argitara ematea, ediktuak paratuz ibarreko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Borzgarrena.-Osoko bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Ollon, 2007ko urriaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0715706