134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGUZKITZA

Aldaketa Iguzkitzako Barrutiko Udal Planeko determinazio egituratzaileetan. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2007ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Iguzkitzako Barrutiko Udal Planeko determinazio egituratzaileetan aldaketa egiteko espedientea, Iguzkitzako Kontzejuaren U.A. 2.15 unitateari dagokionez. Sustatzailea Promociones Arbeiza, S.L. da, eta prestatzaileak, berriz, Javier Flores Galarza, Elena Medina Layuno eta Lander Aramburu Arrieta arkitektoak. EHAEOk 2007ko apirilaren 2an ikus-onetsi zuen, eta haren dokumentazio osagarria, berriz, 2007ko urriaren 4an.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan, 70. artikuluari dagokionez, xedatuarekin bat.

Azketan (Iguzkitzako Barrutia), 2007ko urriaren 15ean.-Alkate udalburua, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0715903