134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Lizarrako Alde Zaharraren BBBPBko U.E. 12-A unitatea urbanizatzeko proiektua, Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatua. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urriaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako Alde Zaharraren Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko U.E. 12-A unitatea urbanizatzeko proiektua, Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea interesdunen eskura dago Udaleko Hirigintza bulegoan.

Lizarran, 2007ko urriaren 15ean.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0715955