134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Zortziko kaleko 16 zenbakian igogailua paratzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak, irailaren 24ko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea, Zortziko kaleko 16 zenbakian igogailua jartzeko.

Berriozarko Zortziko kaleko 16 zenbakian igogailua jartzeko etxejabeen elkarteak sustatutako xehetasun azterlana ikusita, M.ª Antonia Martín Carrero andreak aurkeztu duena jabekideak ordezkatuz, eta kontuan hartuta Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena baduela,

Aho batez erabaki da:

Lehena.-Xehetasun azterlanaren proiektua hasiera batean onestea, M.ª Antonia Martín Carrero andreak aurkeztu duena Zortziko kaleko 16 zenbakiko jabekideak ordezkatuz eta M.ª Aranzazu Gallastegui Aguirre arkitektoak idatzi duena.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita; gainera, iragarkia paratuko da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta sustatzaileari jakinaraziko zaio.

Berriozarren, 2007ko urriaren 4an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0715444